JANTOKI ZERBITZUKO INFORMAZIOA 2023-2024

1. KUOTAK

Jantokiko kuotak honako hauek dira:

·         Ohiko jatuna garraio eskubiderik gabe:     4,60 euro / egun

·         Ohiko jatuna garraio eskubidearekin:        3,30 euro / egun

·         Aldizkako jatuna:                                        5,20 euro / egun

Ohiko jatuna izango da gutxienez astean behin jantokia erabiltzen duena ikasturte osoan zehar. Kuotak 9 hilabetero kobratzen ditugu, URRItik EKAINera, hilaren 5ean, beti kuota berbera pasatuz. Ez da eskudirutan egindako ordainketarik onartuko. Erreziboren bat bankuarengandik itzultzen baldin bada, jantokiko erabiltzaileak honek sortutako interesak ordaindu beharko ditu (0,91 euro Kutxabankeko entitate desberdinetakoak badira). Ordaindu gabeko erreziboak ordaintzeko, jantokiko kontu zenbakian ingresatu daiteke zenbatekoa. 3 hilabetez jantokiko kuotak ez badira ordaintzen, zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko da.

Kuotaren %50a itzuliko da ikaslea 5 egun edo gehiago jarraian faltako denean, eta 48 ordu lehenago abisatu duen kasuetan; “pic-nic” gabeko irteera edo txango kasuetan, eta COVID-19gatik konfinatutako kasuetan (aplikatiboak ez du beste aukerarik onartzen). Kuotaren %100 itzuliko da jantokia itxi egiten den egunetan, greba edo beste arrazoiren batean (Eusko Jaurlaritzaren araua). Itzulketarik edo gehitzerik egin behar izatekotan, ekaineko azken hilabeteko kuotatik kenduko da.

Aldizkako jatunei, egun solteetan zerbitzua erabiltzen dutenean, helbideratze bidez kobratuko zaie, hilaren 5ean. Horretarako, eskaera egiterako momentuan kontu zenbaki bat eman beharko dute. Ez da eskudirutan egindako ordainketarik onartuko. 

Bekak:  Aurreko ikasturtean bekadunak izan diren ikasleak kuotak ordaintzea edo ez ordaintzea aukeratu dezakete. Beka kobratzekotan, eskolak momentu horretararate ordaindutako diru kopuru guztia itzuliko dio. Bekarik ez baldin badute kobratzen, aldeiz, zor dituzten hilabete guztiak ordaindu beharko dituzte, horrek suposatzen duen gastuarekin. Aurreko ikasturtean bekadunak izan ez diren ikasleei hilero kobratuko zaie kuota, eta ondoren beka onartzen bazaie, ordura arte ordaindutako diru kopurua itzuliko zaie.


2. HAUR HEZKUNTZAKO JANTOKIA

Lehen hiruhilabetean jantokian gelditzen diren HH2 eta HH3ko ikasleak siesta egiten dute 14:00ean. Ordu honetan siesta botatzen ez duten ikasleak etxera joango dira. Ostiraletan ez dago siestarik, beraz, 14:30etan joango dira etxera. Bigarren hiruhilabetetik aurrera HH2ko ikasleak bakarrik egiten dute siesta. Horregatik jantokian gelditzen diren HH3ko ikasleak 16:00ean irtengo dira eskolatik (ostiraletan 14:30etan) HH4-5 urtekoekin batera.

Kasu guztietan, ikasleak ostiralero jasotzeko baimenak ditugu. Ikasleak entregatuko ditugu baimenduta dagoen pertsona bat etortzen bada, bestela ez, segurtasunagatik. Pertsona ezberdin bat etortzekotan, abisua eman, mesedez.


3. ARAUAK

Ikasle bat eskolara datorrenean, baina jantokira faltatuko bada, bai tutoreari goizean esan, zein jantokiko arduradunari posta elektronikoz abisatu. Beste aukera bat telefonoz abisatzea da, edo ikaslearen bidez zuzenean.

Jantokiko arautegi bat dago eskolan, OOGak onartuta, eta betearaziko dugu ikasleen elkarbizitza hobetzeko asmoz. Arau hauek, batez ere, elkarbizitzari buruzkoak dira, bai jantoki barruan zein patioan ere. 3 falta mota daude: ARINAK, LARRIAK eta OSO LARRIAK. Hauetako bakoitza modu desberdin batean kudeatzen ditugu, eta azken ondorioa jantokitik kanporatzea izango da. Arau hauek eskolako sarrerako taulan daude ikusgai, menuen ondoan.


4. HARREMANA

Familiekin komunikatzeko posta elektronikoa erabiliko dugu menu, kuota, abisu, intzidentzia edo antzeko gaiei buruz informatzeko. Hala ere, telefonoz ere komunikatuko gara hala eskatzen duten kasuetan.

Jantokiko arduraduna: XABI ZAMAKONA              Posta elektronikoa: jantokia@otxartaga.net            Telefonoa: 946640614

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 13:00 - 14:30


Lokuluxka:

HH 2 urte: ikasturte osoan (ostiraletan ez)

HH 3 urte: lehen hiruhilabetean (ostiraletan ez) 

Prezioak:

Kontaktua 

jantokia@otxartaga.net