OTXARTAGA HLHI eskola Bizkaiko Ortuella herrian dagoen ikastetxe publiko bakarra da. Ortuellak 8700 biztanle inguru ditu. 

Bertan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Gela Egonkorra eskaintzen dira eta ikastetxeko ikasle

guztiek D ereduan burutzen dituzte euren ikasketak.

Eskolak badu identifikazio ikurra: MARITXU,  eta eskolako  jaietan (Olentzero egunean, Inauterietan,...) bizitza hartzen duena. Marrazkia Irati Elgueak egin zuen.